Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Aurreko astea gogorra izan bazen lanaren aldetik, asteburua ez zen atzean gelditu eta horrela, ostiraleko osoko bilkuran Getxo Antzokiaren eztabaida jarri bazen mahai gainean (auzokideak ere bertan agertu zirelarik) zapatuan Gobela ibaiak berriz bere protagonismoa berreskuratu zuen eurite indartsuak zirela eta. Azkenean gauzak ez ziren gehiago okertu eta beraz igandean Arriaga Antzokiann egoteko aukera eduki nuen, Sabino Arana Fundazioak urtero ematen dituen sari banaketan hain zuzen.

Ekitaldi benetan unkigarria, Ibarretxe Lehendakariak eta ETAk erahildako Uria enpresariaren, Altuna-Uria erainkuntza enpresaren zuzendariek botatako hitzen ondorioz batez be. Bertan egon ginen guztien txalo, babesa eta beroa jaso zituzten biak, dudarik gabe, euskal gizartearen babesa eta laguntza daukatelako ere.

Aipatzeko ere noski Manuel Ekin Patarrollo ikertzaile kolonbiarraren hitzak. Guztiek besteen errekonozimendua jasotzeko lan egiten dugula esan zuen berak. Beharrezkoa dugula.Ez da gutxi, azken batean aberastasun pertsonala alde batera utziz malariaren bakunan lortu zituen emaitzak dohainik eskeini zituen ikertzailearen ahotik baldin badator iradokizuna.

Azkenean, euskal arrantzaleen ordezkariek ere egi borobilak bota zituzten, euskal gizarteari eskerrak eman ondoren. Bertan zegoen Lopez Lehendakariaren ordezkariren bat, Bermeoko Kofradiaren Presidenteak hitza hartu zuenean momentu txarrak pasa zituela komentatu zidaten. Ulergarria guztiz, bizkaiko kostaldeko euskara erabil zuen Iñaki Zabalak eta den dena ulertu zitzaion.

Edozein kasutan ezin ahaztu, Inma Shara (Inmaculada Saratxaga) orkestra zuzendari prestigiotsua den euskal emakume gaztearen eskerrak, bere euskaltasuna arroz azpimarratuz, ezta ere Errealeko presidentearena, bere taldearen ehunurterrena goraipatuz.

Zorionak beraz Sabino Arana Fundazioari!. Aurten ere emandako sariekin berriz asmatu dute, dudarik gabe.

Labels: , ,

Getxo Antzokia eta Telefonicaren eraikuntza

Gobela ibaiaren obrak Eusko Jaurlaritzak (URA) hasi ditu



Labels: , , , , ,

Algortako Iturgitxi parke berria

Egunsentia haurreskola ETBn



Egia esanda, ez nuen espero TELEBERRIn agertzea, baina ala izan zen. Gure "Egunsentia" haur-eskolari buruzko berria, astelehenekoan eman zutela esan zidaten eta bertan hemen dozuen elkarrizketaren zati txiki bat ere agertu zen. Poztekoa benetan, zoritzarrez euskal telebistan Getxori buruzko berri onak ez dute sarritan ematen. Beraz ala denean azpimarratzekoa da. Ea horrrela jarraitzen baduten.

Labels: , , , , ,

Algortako batzokiaren webgune berriari ongi etorria!



Informazio gehiago: http://algortakobatzokia.wordpress.com

Hor dozue, prest bere ibilbidea hasteko. Ongi etorriak izan zaitezte sarera eta animo webgunea elikatzeko momentuan. Ah! irudia asko gustatzen zait. Zorionak eta aurrera!

Labels: , , , ,

Umeentzako joku egokituak Areetan

2010 Getxo sasoi-sasoiaren aurkezpena

2010eko aurrekontuak aurkeztu nituenean, argi eta garbi adierazi nuen: elkarte sareari bideratzen dizkiogun laguntzak mantendu egingo dira, aurrekontuen aldetik egoera zaila izan arren. Beraz, aurreko astean kirol esparruan egin genuen bezala, orain kultura, euskara eta gazteen txanda ailegatu da.

223.000€ zuzendu ditugu 2010ean kultur eta gazte elkarteei emateko eta euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzatarako. Lehenengoetarako 105.000€ onartu ditugu; bigarrenetarako 28.000€ eta hirugarrena atalerako 90.000€, guztiak Toki Gobernu Batzarrean hartutako erabakien bitartez.

Beraz kultur eta gazte elkarteek eskaera aurkezteko epea otsailaren 14ra arte edukiko dute zabalik eta euskara sustatzeko jardueratarako epea urte osoan egongo da. Eskaerak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Herritarrak artatzeko Romoko, Algortako eta Andra Mariko Bulegoetan aurkeztu beharko dituzte interesatuek.

Deialdiaren oinarriak www.getxo.net web gunean daude ikusgai.

Kultur elkarteak

Dirulaguntzak 2010.urtean elkarteek beren jarduerak aurrera eramateko edukitzen dituzten gastuak eta ohiko gastuak (lokalen alokatzea, argi-indarra, telefonoa...) ordaintzeko izango dira. Dirulaguntzak erabakitzeko honako hauek hartuko dituzte kontuan: erakundea Getxon zenbateraino dagoen sustraituta, burutzekoa den proiektuak udalerriko kultur ingurumenean duen garrantzia, jardueraren originaltasuna eta egokitasuna, programen kalitatea, bestelako finantzabideak lortzeko zailtasuna, antolamendu eta ekonomia-mailako ahalegina, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna eta hizkuntza normalizazio eta kultur artekotasunaren aldeko irizpideak kontuan hartu izana...

Gazte elkarteak

Dirulaguntzak elkarte hartzaileek 2010ean beren ohiko jardueren programa aurrera eramateko izango dira eta taldeak 30 urtetik beherako gazteek osatuta egon beharko dira edo bestela beren proiektuak 5 eta 30 urte bitartekoei zuzendu behar dizkiete.
Dirulaguntza jasoko duten jarduerak honako hauek izango dira: gazteen partehartzea eta elkartegintza sustatzeko jarduerak, animazio soziokulturaleko programak, aisialdiko jarduera hezigarriak, gazteen sormenarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak, gazteen intereseko erakundeak kudeatzeko trebakuntza eta aholkularitza jarduerak eta oro har, Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eremuan sartzen diren proiektu guztiak.
Dirulaguntzak emateko irizpidetako batzuk kultur elkarteei emateko berberak dira baina kasu honetan talde ekintzaileko partaideak ez diren 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduerak ere kontuan hartuko dituzte; edo bazterketan erortzeko arriskua duten gazteei zuzendutakoak edo proiektuan gazteen parte hartzea kontuan hartzeaz gain.

Euskara sustatzeko

Bi dirulaguntza mota daude. Alde batetik hizkuntza gaitasuna areagotzeko eta bestetik, euskararen erabilera errazteko. Lehenengo kasuan dirulaguntzak euskara ikasteko, familia giroan euskara sustatzeko, udaletxeko eta bere erakunde autonomoetako langileek ikasteko eta elkarteetako begiraleek ikasteko izango dira. Bigarren kasuan, bekak begirale eta zuzendari agiria lortzeko, UEUko ikastaroetarako, komertzioen errotuluak ipintzeko, elkarteen irudia euskaratzeko, itzulpen zerbitzurako eta aldibereko interpretazio eta itzulpen zerbitzurako dira.

Labels: , , , , ,

Egunsentia haurreskolaren inaugurazioa

Gauegun Gaztelekua jendez lepo!

Bagenekien harrera ona edukiko lukela gure gazteen artean baina espektatibak gainditu egin dira guztiz.

Bi hilabete baino ez dira igaro Algortako Gaztelekuak ateak zabaldu zituenetik eta dagoeneko bere ardura dutenek lokalean sartzen den jende kopurua murrizteko sistemaren bat beharrezkotzat jotzen dute. Gazte getxotarren artean ekipamendu honek izan zezakeen harreraren inguruan hasiera batean sortutako zentzuzko zalantzak uxatu egin ziren inaugurazio egun bereko lehen minutuetan, azaroaren 20an. Horrez geroztik lokalera joan ohi direnen joera argitu egin da nabarmen: astelehenetik ostegunera, arratsaldeetan, doazen pertsonak 10-15 bat dira; ostiral eta larunbatetan halako hamar dira (eguneko 120-130 lagun), eta igandetan zertxobait behera egiten du kopuruak (70 inguru).
Izan ere, gauzak horrela, une hauetan lokalean sartzen den jendearen kopurua mugatzeko formulak probatzen ari dira, aldi berean 40 lagun inguru baino ez baitira sartzen giroa atsegina izan dadin. Aztertzen ari diren formulak dira, besteak beste, lokala betetzen denean ate nagusia ixtea, txandak ezarri orduka edo eguneko, eta abar.
Lokalaren ardura dutenek formula egokia laster bilatuko dutelakoan daude, guzti guztiek ekipamendu berri honetaz ahalik eta gehien goza dezaten. Gaztelekuaren programazioari dagokionez, otsaila eta ekaina bitartean hainbat ekitaldi egingo dira, hala nola, zine-foruma asteazkenero, beira-ale tailerra, mahai-futbolaren txapelketa, buzz (play-station) lehiaketa, argazki kamera egiteko, perkusio, komikidun palasak, giltzatakoak, etab. egiteko lantegiak. Argibide gehiago: Gaztelekuan bertan eta Gazte Informaziorako Bulegoan.

Labels: , , , ,

Zinegoak 2010 Getxon ere

Zinegoak 2010, Bilboko Gay-Lesbo-Trans Nazioarteko, Zine Jaialdia, urtarrilaren 29tik otsailaren 6ra arte egingo da Arriaga Antzokian, Capitol Zinematan, Guggenheimen, Bilborocken eta Fnacen. Horren ondotik, otsailaren 7tik 14ra, Zinegoakek jaialdiaren zati txiki bat eramango du, eredu gisa, hainbat euskal udalerritara (tartean Getxora), era honetako zinemagintza hiri handietatik ateratzearen aldeko apostua egin baitute.
Aurten, Berlineko harresia jausi zeneko 20garren urteurrena ospatzeko omenaldia egingo dute, sasoi horretan girotuta eta 2010eko Ohorezko Saria jasoko duenak zuzendutako luzemetraia emanez. Saridunaren izena urtarrilaren 20an ezagutuko da.

Labels: , , , , , ,

Zorionak eta urte berri on


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

Getxophoto 3

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

+ Getxo berritzen ari gara

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua